JOSE ECHENAGUSIA ERRAZQUIN

(Hondarribia, 1844 – Erroma, 1912)


Gaztetan arte-prestakuntza Bilbon trenbideko langile gisa aritzearekin txandakatu zuen arren, izeba baten heriotzaren ondorioz (karlisten bonbardaketa baten biktima izan zen), bokazioari heldu eta Erromara joateko aukera eman zion herentzia bat eskuratu zuen. Hiri horretan finkatu zuen bizilekua eta, hala, Betiereko Hirira joaten ziren euskal pintore guztien anfitrioi eta erreferente bilakatu zen. Han, arte galeria-denda bat ireki zuen, Chigi akademian eskolak emateaz gain.

 

Artista gisa zeukan talentu handiari esker, nazioarteko bezeroak eta arrakasta lortu zituen, askotariko gaiak zituzten lanak eginez, pintura erromantikoan berezkoa den bezala: gai erlijiosoak, ekialdeko kutsukoak, historikoak, Veneziako bistak, gai literarioak… 1884ko Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean bigarren domina lortu zuen; halaber, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietako jauregiak apaintzen ere parte hartu zuen.

 

ECHENAGUSIAapoteosis ECHENAGUSIAenelcampo
     
  JOSÉ ECHENAGUSIA 
Boceto de Apoteosis de Vizcaya. El hoy
Bizkaiko Foru Aldundia
JOSÉ ECHENAGUSIA
En el campo
Bilboko Arte Ederren Musoea
     
  ECHENAGUSIAERRAZQUINfamiliaveneciana ECHENAGUSIAcalvario
     
  JOSÉ ECHENAGUSIA
Familia veneciana
Colección Kutxa Fundazioa Bilduma
JOSÉ ECHENAGUSIA
Llegada al Calvario
Bilduma partikularra. Santander